Badator Goiaz! Azoka 2014 / Formación Profesional en Debagoiena

Martxoaren 26 eta 27an ospatuko da Goiaz! Lanbide Heziketaren Azoka, Debagoieneko Lanbide Heziketako zentro guztiek eta Mankomunitateko Garapen Agentziak antolatutako azoka. Bi egun horietan zentro desberdinen eskaintzak ezagutzeko aukera izango duzue bertaratzen zaretenok, baita hitzaldi eta tailerretan parte hartzekoa ere.

Asteazkenean, martxoak 26, “Etorkizuneko perfil profesionalak. Lan modu berriak” mahaingurua, “Ekintzailea naiz” hitzaldia, eta “Aurkeztu zure burua modu original batean. Bideo curriculum-a egiten ikasti” tailerra izango dira ekintza nagusiak.

Ostegunean, martxoak 27, berriz, “Nola zaindu dezaket nire erreputazioa interneten?” hitzaldia, HEZIBI programaren aurkezpena, beka eta praktika aukeren azalpena eta “Sare sozialek lagundu dezakete lan bilaketan?” tertulia egongo dira. Horrez gain, ikasle, guraso eta orientatzaileei zuzendutako orientazio zerbitzua egongo da.

Animatu eta hurbildu zaitezte, aukera ederra baita elkar ezagutzeko eta izan ditzakezuen zalantzak argitzen laguntzeko !!!!!!!

Goiaz kartela 2014 Euskeraz