HHTEK Hetel Hiruki Teknologikoak

HETEL erakundearen zati garen 21 heziketa zentrok parte hartu genuen joan zen hilaren bukaeran Hiruki Teknologikoetan. Metodologia honen bitartez aste betean zehar gai desberdinen inguruan solasteko aukera izan genuen era eraginkor eta dinamiko batean.

Gaiak aurrez definituta genituen arren (Komunikazioa, automozioa eta makina erreminta) 3 perfilez osatutako foro txikietan landuak izan ziren, denon artean ideak garatuz eta sakonduz. Lehenengoz zentro bakoitzak ikasle, irakasle eta enpresako adituekin landu zuen gai bakoitza eta bertatik jasotako ondorioak beste bi zentrorekin partekatuak izan ziren, berriz ere hirukia mantenduz. Era horretan esan genezake gaiak detailera lantzeko aukera izateaz gain gainontzeko zentrokoekin ere hartu emana sendotzea posible izan zaigula.

HHTEK ekintzari amaiera emateko AIC (Automotive Intelligence Center), Boroan, elkartu ginen eta denon artean ondorio orokor batzuetara iritsi ginen. Horrekin batera Lanbide Heziketaren erronkak eta Tknikak esku artean dituen proiektuak ezagutzeko aukera ere izan genuen.

Hiruki teknologikoak argazkia 2

Honako esperientziaren balorazioa oso positiboa izan da, eta hirukien teknika hori beste batzuetan ere erabilgarria izango zaizkigulakoan gaude!