Nueva Metodología / Metodologia Berria

Aurreko post-ean aurreratu genizuen bezala, Oñati Gestio Heziketako lehenengo mailako ikasleak, aurten martxan jarri den metodologia berriarekin dihardute lanean.

Ikasturte osoan zehar, Salmenten Kudeaketa eta Administrazio eta Finantzetako ikasleak talde lanean arituko dira negozio plan bat diseinatzeko helburuarekin eta horretarako, zazpi erronka ezberdinei aurre egin behar izango diete: negozio ideia, merkatu ikerketa, marketing plana, giza baliabideen plana, produkzio plana, plan ekonomiko finantziarioa eta enpresa martxan jartzeko beharrezkoak diren tramiteak.

Astelehenetik asteazkenera, aditu baten eskutik klase teorikoak jasoko dituzte eta asteko azken bi egunetan ezagutza horiek euren proiektuetan aplikatu behar izango dituzte, honekin batera beste gaitasun batzuk landuko dituztelarik: talde lana, sormena, arazoen ebazpena, komunikazio eraginkorra, networking-a eta lidergoa hain zuzen ere, guzti hau tutore baten jarraipen eta laguntzarekin.

Joango gara aurrerapenak kontatzen!


Tal y como os adelantamos en el post anterior, los/as alumnos/as de primer curso de Oñati Gestio Heziketa están trabajando con la nueva metodología.

Durante todo el curso, los/as alumnos/as de Gestión de Ventas y de Administración y Finanzas trabajarán en equipo con el objetivo de diseñar un plan de negocio, teniendo que hacer frente para ello a siete retos distintos: idea de negocio, investigación de mercado, plan de marketing, plan de recursos humanos, plan de producción, plan económico-financiero y trámites para la constitución y puesta en marcha del negocio.

De lunes a miércoles, tendrán clases teóricas impartidas por expertos y los últimos dos días de la semana los destinarán a aplicar los conocimientos adquiridos a sus proyectos. Junto con esto, van a trabajar otras capacidades como: trabajo en equipo, creatividad, resolución de problemas, comunicación efectiva, networking y liderazgo, todo ello con el apoyo y seguimiento de un tutor.

¡Os iremos contando los avances!
Nuevo espacio Oñati Gestio Heziketa