Oñati Gestio Heziketako ikasleak enpresatik gertu.

Oñati Gestio Heziketako Administrazio eta Salmenta Kudeaketako ikasleek bezeroen arretari buruzko hitzaldiaz gozatzeko aukera izan dute gaurkoan, enpresa desberdinetako aditu jantzien eskutik.

Ausolan, Lagun Aro, Ulma eta Mondragon Unibertsitatea izan ditugu gurean, bakoitzak bere esperientzia, bizipenak eta kuriositateak ikasleekin partekatu dituztelarik. Sektore eta aktibitate anitzeko enpresak izanik, errealitate desberdinean dihardute borrokan eta ikuspegi zabal hori ikasleekin partekatzea oso aberasgarria izan da.

Goi mailako heziketa zikloetan landutako eduki teknikoak, enpresa munduko adituekin kontrastatu eta uztartzeko parada izan dute Oñati Gestio Heziketako ikasleek, era horretan ikuspegi orokorrago bat barneratuz.

Egunaren nondik norakoak ikusgai ondorengo bideo honetan