Guri buruz

Oñati Gestio Heziketak Lanbide heziketako goi mailako Zikloak eskaintzen ditu, Enpresa Kudeaketa esparruan, gure esperientzia akademiko luzea eta inguruneko eta atzerriko enpresekin dauzkagun harremanak elkartuz.

ZikloIkaslegoaPasilloan

Oñati Gestio Heziketa (lehen ETEO) ekimen eta bokazio soziala duen Ikastetxe Kooperatiboa da, 1960an sortua eta MONDRAGON UNIBERTSITATEAn txertatua. Bere jarduera nagusia Enpresa Kudeaketaren esparruan garatzen da.

Oñati Gestio Heziketak, bere heziketa-lanaren bitartez, pertsona partehartzaileak, solidarioak eta arduradunak prestatu nahi ditu, lan-taldean aritzeko gai direnak, aniztasuna errespetatu eta etengabeko hobekuntzan gogo berritzailea dutenak.

HEZIKETA ZIKLOEN ESKAINTZA